2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko interaktibo batekin aritu gara jolasean. Eta bikain aritu ere, aurtengo irabazleak gaituzuelako.


               Zorionak LH4A taldeari! 

2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

Orri-markatzaileak

Gaurkoan Unaxek egin dituen orri-markatzaile batzuk ekartzen dizkizuegu. Denak ezberdinak eta oso politak. Anima zaitezte etxeko liburuak apaintzen!

2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Ortua zaintzen

Maddik Zallako Tipulak eta tomateak landatu ditu bere ortuan. Gure ikastolako familiek ondo dakite zein garrantzitsua den gertuko barazkiak kontsumitzea.

AIRE BEROA / AIRE HOTZA

Airearen ezaugarrietako bat tenperaturaren aldaketa da. Aire beroa aire hotzagoa baino arinagoa denez, gora igotzen da. Aire hotza, berriz, astunagoa denez, behera joaten da. Airearen korronte aldaketa hauek oso nabariak direnean, ekaitzak, urakanak edota tornadoak sor daitezke.
Airearen aldaketa horiek ondo ikusteko esperientzia bat egin dute gure ikasleek eta hau izan da emaitza:


2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

DANBORRADA

2020ko danborrada berezia izan arren, anima zaitezte gurekin parte hartzera! Andereño Mirenek erritmoa ondo eramateko bideoa grabatu du. Horretaz gain, Amurrioko eta Aiarako topaketak ere dituzue hemen.
Gogoratu!Alkandora zuria, praka bakeroak, zapia, txanoa, amantala eta nola ez danborra. Anima zaitezte eta argazkia edo bideoa bidali!

Danborrada


2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Itxialdia osasuntsu igaro

Itxialdi honetan osasungarriak diren ohiturak zaintzea ezinbestekoa da. Kirola egiteaz gain barazkiak eta frutak sarri jatea oso gomendagarria da. Horretan aditua dugu Unax. Zein gozoa prestatu duzun hamaiketakoa!

AIREAREKIN JOLASTEN

Gaurkoan Alainen eskulan batzuk ikusiko ditugu. Hirugarren mailako ikasleak artista batzuk dira.



Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...