LH 3. MAILA

1. GURE TXOKO KUTTUNA
 

Pirinio mendien bi aldeetako lurrak hartzen ditu Euskal Herriak. Alde batean, hiru probintzia daude, Frantziako Estatuan: Lapurdi (Baiona), Nafarroa Beherea (Donibane Garazi) eta Zuberoa (Maule - Lextarre), eta beste aldean, lau, Espainiako Estatuan: Bizkaia (Bilbo), Gipuzkoa (Donostia - San Sebastian), Araba (Vitoria-Gasteiz) eta Nafarroa (Iruñea - Pamplona).

PROIEKTUA:

LH3 mailako ikasleak Amurrioko bazterrak ezagutzera atera dira. Txanelako 1. unitateari, Gure txoko kuttunari, bukaera emateko, arratsalde bikaina pasatzera joan dira San Jose auzoraino. Bidean Amurrioko leku, eraikin eta eskultura esanguratsuenak bisitatu dituzte eta baita bitxikeria ugari ikasi ere. 

Txangoaren argazkiak eta bideoak ikusteko hurrengo loturan klikatu:

Gure Txoko Kuttuna




2. EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA

Antzinako Egiptoko zibilizazioak 3.000 urte inguru iraun zuen, eta garai hartako zibilizaziorik aurreratuenetakoa izan zen. Egiptoko zibilizazioa eta bizimodua Nilo ibaiaren inguruan antolatu zen. Urtero, uda garaian, Nilo ibaiak uholdeak eragiten zituen. Egiptoarrek 365 eguneko urteetan banatu zuten denbora. Faraoia zen antzinako Egiptoko pertsonarik garrantzitsuena eta ahaltsuena. Egiptoarrek jasotako piramide, tenplu eta eraikin askok iraun dute gaur egun arte.


Egiptoko maketa benetan ikusgarria geratu zaigu.




Antzinako Egipto

3. URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN!



Arreta berezia jarriko dugu gure zentzumenetan eta hauen ezaugarriak aztertzeaz gain zaintzen ikasiko ditugu.

Neuronak gure ikasleak bezalakoak dira, banaka indarra izan arren, taldean askoz ere ahalmen handiagoa izaten dute. Oraingoan nerbio-sistemaren irudi bat ekarri dugu harira!



Natura - Zentzumenak
Agrega - Zentzuak eta beren organoak

4. XANGAI XIAN XI, TXINATARREKIN EDERKI!

Txinako antzerkia


3. Mailako ikasleek Txinako antzerkia prestatu dute. Ikastola goitik behera apaindu dute: faroltxoak, herensugeak, pagodak eta txartel gorriak erabiliz, Txinara eraman gaituzte une batez. Ordu erdiko iraupena izan duen antzerki honetan, gure ikasleek antzinako Txinatar zibilizazioaren kokapena, dinastia garrantzitsuenak, biztanleen bizimodua, ohiturak eta bitxikeria batzuk aurkeztu dituzte beste ikasleen aurrean. Algararako momentuak ere bizi izan ditugu bereziki txotxongiloen ikuskizunari esker. Bertan Nien piztiaren kondaira antzeztu dute eskulanetan egin dituzten txotxongiloak erabiliz. Bukatzeko,  Tai Chia egin dute. Osasuntsuago egoteko, mugimendu biribilak eta motelak eginez eta arnasketarekin koordinatuz arte honen funtsa ikasi dugu. 



5. FIRIN-FARAN AIREA DANTZAN



Arnas-aparatua nola funtzionatzen duen ezagutzeko hurrengo bideoa ikus dezakezue:


Nola neurtzen da haizearen abiadura?




6. BURUARGIA? BIZKORRA? ZEIN JAKINTSUA DEN NATURA!

Gure planetan aniztasun handia dago. Bizidunak eta bizigabeak ekosistema bakoitzera egokitu beharra dute bizirik irauteko.



Ekosistemak




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...