2014(e)ko ekainaren 16(a), astelehena

Gure datuak beti sekretuak!

       
      Datu pertsonalei esker, edozein pertsona identifikatzea posiblea izan daiteke. Ez zaizuela inoiz burutik pasatu ezezagun bati zuen datu guztiak ematea? Ba Interneten berdin jokatu behar duzue. Gure izena, abizenak, NANa, telefonoa, helbidea, posta elektronikoko helbidea eta norberaren irudia emanez gero, ezagutzen ez gaituzten pertsonek identifikatu egin gaitzakete. Hori dela eta, Interneten gaudenean, gure datuak babestu behar ditugu. 

Ikusi Reda eta Netori gertatutakoa:

http://www.avpd.euskadi.net/s04-redaneto/eu/contenidos/informacion/redaneto/eu_redaneto/pocion.html

2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

Solidoa edo likidoa?




Gaurko esperientzia fluido ez newtonianoen portaeraren barruan kokatu dezakegu. Eta zer dira fluido ez newtonianoak? Ba tenperaturaren eta tentsio ebakigarriaren eraginez biskositate aldakorra duten fluidoak. 

Ezagutzen al duzue naturan  horrelako baldintzak betetzen dituen fenomenoa?

Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...