2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Maroñoko urtegia eta Izoriako araztegia

Bisitaldian, Maroñoko urtegiak duen ur-kantitatea aztertu eta ur horrekin zer egiten den azaldu digute. Ondoren, Izoriara joan gara eta ura arazteko instalazioak eta prozesua ezagutu ditugu.
Ura aurrezteko gomendio batzuk ere eman dizkigute:
- Dutxa hartu bainuontzia bete beharrean.
- Landareak gauean ureztatu.
- Ontzi eta arropa garbigailuak beteta daudenean erabili.
- Iturria itxi eskuak eta hortzak garbitzen ari garen bitartean.
Tantatxoren bideoa berriro ikusi nahi baduzue egin ezazue klik loturaren gainean.


Gure planetako ura eskasa da eta oso baliabide garrantzitsua da gure bizitzarako, beraz gogoan izan: URA BEHAR DEN BEZALA ERABILI!

2014(e)ko urriaren 18(a), larunbata

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Zarautzeko egitaraua

Lehen eguna:

10:00- Zarautzera iritsi.

10:30- Getariara oinez. 

13:00- Bazkaldu.

14:30- Getarian Elkanoren oroigarria.

15:00- Kaia ikusi, pisten jolasa.

16:45- San Anton mendira igo.

17:45- Autobusez Zarautzera.

18:30- Ekintzen amaiera.

Bigarren eguna

10.00- Aparejoen tailerra.

12:00- Itsasontziaren puzzlea.

13:30- Bazkaldu.

14:30- Elkartu.

15:00- Igerain aterpetxetik Zumaiara autobusez.

15:30- Itsasontzia // Arrantza. 

17:00- Askaria Zumaian.

17:45- Autobusez Zarautzera.

18:30- Ekintzen amaiera.

Hirugarren eguna:

10:00- Elkartu

10:30- Elkanoren antzerkia eta lokotx bilketa

13:30- Bazkaldu.

14:30- Gurutzegrama eta Harrapatu eta galdetu.

15:30- Ekintzen amaiera

2014(e)ko urriaren 3(a), ostirala

Uretara!


Igeriketa kanpaina hasi da jada eta ondo aprobetxatu beharko dugu ikastaro hau lehen hezkuntzan egingo den azken igeriketa ikastaroa izango delako.


Gogoratu motxilan eraman beharko duzuena:
- Eskuoihala
- Txankletak
- Bainujantzia
- Txanoa
- Betaurrekoak (ez dira derrigorrezkoak)
- Aldatzeko arropa

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

ARABAKO ESKUALDEAK

Arabako eskualdeak hobeto ezagutzeko aukera duzue hemen. Gaelek egin duen mapa honi esker ziur orain Aiaraldea non dagoen jakingo duzuela.

Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...