2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Scratch

Animazioak eta jolasak gustoko badituzue, hemen duzue Scratch izeneko web gunea. Bertan, zuen istorioei bizia emateko behar duzuen informazio guztia aurkituko duzue. Anima zaitezte eta ea zerbait polita sortzeko gai zareten!
Scratch

Amerindiarrak

Landerrek egindako lan ikusgarri honetan Amerindiarrak nortzuk izan ziren eta non kokatzen ziren ikasiko duzue. Eta ez ahaztu, piztu bozgorailuak!

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

Inuitak eta Lautada Handietako Indiarrak

Amerindiarrak, bizi ziren lurraldearen baldintzetara ezin hobeto egokitu ziren, eta horren eredua ikus dezakegu Enekok egin dituen bi eskulan zoragarri hauetan.


Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...