2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

GIZA-HEZURDURA

Jarraian duzuen helbidean giza gorputzean ditugun hezurren izenak eta bakoitzaren azalpen txiki bat topatuko duzue. Ariketa desberdinen bidez, gure hezurduran dauden hezurren izenak ondo ikasteko aukera izango duzue. Giza gorputzean 206 hezur daude, baina ez pentsa denak galdetuko dizkizuedanik!


Hezurdura

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Euskararen eguna!

Euskararen Eguna ospatzeko sortu duten koreografia eskuragarri duzue blogean. Jar itzazue gorputzak dantzan eta ea abenduaren 3an denok batera dantzatzeko gai garen!
Euskararen errota

2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

Irtenaldia

Gipuzkoako hiru herri zoragarri bisitatuko ditugu: Zarautz, Getaria eta Zumaia. Gertutik ikusi ahal izango dugu arrantzaleen bizimodua nolakoa den.

Ez elikatu munstroa

Kantauriko urkidetzak antolatu duen  kanpaina berriaren inguruan asko ikasi dugu. Ura etxeetara nola iristen den azaldu digute eta guk erabilitako urarekin zer egiten den gertutik ikusi eta usaindu dugu.

Ez elikatu munstroa

2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

Pernando Amezketarraren pasadizoa

PERNANDO AMEZKETARRA


Pernando Amezketarra bertsolariaren pasadizoak Euskal Herriko txoko guztietaraino zabaldu dira ahoz aho. Bere ateraldi xelebreek eta bitxikeriek ospetsu egin zuten Gipuzkoaldean eta belaunaldi berrien artean horien berri emateko marrazki bizidunak ere argitaratuak izan dira, beste hainbat materialeen artean.

Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...