2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

30 egun euskaraz Aiaraldean

"Ahoa bizi, belarriak prest!" Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Tipi-tapa, Korrika! - Haizearen herrira" disko-liburu berriaren abestia da.


1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest armairutik ateratzeko prest! 

Baietz 1.000 ahobizi armairutik atera!

Euskarazko jokabide aktiboa hartuz, hizkuntzaren armairutik aterako diren herritarrak dira. Astebetez euskaraz egingo diote ulertzen duen guztiari.

Baietz 5.000 belarriprest lortu!

Eurei euskaraz egitea ondo hartzen dutela adierazten duten herritarrak dira, hitz egiteko gaitasunik ez, baina euskara ulertzen dutela adierazi eta ahobiziei eurekin euskaraz aritzeko gonbitea egingo diotenak.

2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...