2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

EUSKARALDIA

HAMAIKA EGUN EUSKARAZ

Kaixo, ahobiziak! Gogora dezagun zer den ahobizi izatea:

Ahobizi zara

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.

Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!




2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

LEKEITIO

Lea Artibai eskualdean erabat murgilduta gaude jada. Ibilaldi zoragarri baten ondoren Karraspioko hondartzan amaitu dugu eguna eta piramideak  eta gazteluak eraikitzeko aukera bikaina izan dugu.
Gaur ere eguraldia bikaina dela aprobetxatuz, arraun egitera joan gara.
Nolako arraunlariak ditugun taldean!




Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...