2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

MARAKAK

 
Materiala:
- Freskagarri lata
- Kartulina zuria marrazkiarekin
- Margoak
- Errotulkiak
- Koloretako zinta
- Arroza
- Puxikak
- Artaziak

Nola egin:
Hasteko, kartulina zuria margotu eta neurri egokian moztu. Ondoren, freskagarriaren lata kartulinarekin inguratu eta zintarekin itsasti. Jarraian arroza bota lataren zulotxotik eta kartulina zati batkin estali. Gero, puxika pare bat hartu eta bakoitza lataren oinarri batean jarri. Bukatzeko, puxikak eta kartulina zintaren bidez lotu eta maraka jotzeko prest egongo da.

GAU BELTZA

Kalabazak eta beldurrezko mozorroak gero eta ohikoagoak dira gure inguruko hiri eta herrietan urriaren 31 hurbildu ahala. Halloween (ingelesez All Hallows’ Eve edo Santu Guztien gaua) festa Estatu Batuarra eta arrotza dela diotenek agian ez dakite Euskal Herrian ere antzeko ohiturak egon zirela garai batean, Santu Guztien Egunaren bezperan. XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea, baserrietan bildu eta gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea.


Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...