2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

GABON KANTAK

GAUEKO IZAR

1.Gaueko izar argitsuena
piztutzeakin batera,
haurtxo eder bat etorri zaigu
gaur arratsean etxera.
Ordu ezkeroz etxeko danak
poztuta zoratzen gera,
haurra dalako zerutik honuntz
datorren Jainko berbera. (bis)

2.Alai ta pozik kanta dezagun
haurtxo honen etorrera,
gure iluna alaitutzeko
jaio dan argi ederra.
Gaurtik aurrera atzerri hontan
zorionekoak gera,
haurra dalako zerutik honuntz
datorren Jainko berbera. (bis)


Eta zuk, ba al dakizu birziklatzen?

Lur planetak baliabide ugari eskaintzen dizkigu, baina baliabide horiek amaitu ez daitezen, gure esku dago materialei bigarren aukera bat ematea, eta horretarako ezinbestekoa da ondo birziklatzea. Horretarako argi eta garbi azaldu dugu ontzi bakoitzean zer bota behar den.
Baietz orain asmatu?

Guk ura aurrezten dugu!

LH4.mailako ikasleak Izoriako araztegian egon dira eta bertan bakterioei buruzko informazio asko jasotzeaz gain, etxeetan dugun ura nola garbitzen den ikasi dute. Ez zenuten ba pentsatuko urtegiko ura zuzenean edango genuela, ezta?
Ikasitakoarekin ura aurrezteko zenbait gomendio erakutsiko dizkizuegu.


2019(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

EGIPTORA GOAZ!


Lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek Abu Simbel Tenplua bisitatu dute. Ikasleek aukera bikaina izan dute antzinako Egiptoko kultura eta ohiturak ezagutzeko Bilboko Deusto Expo Center bisitatu dutenean. Bertan Hany Mostafa artista egiptoarraren lana ikusteko aukera izan dute. Egileak zortzi urte igaro ditu bere ametsak egi bihurtzen. Taldeari esan zion bezala, ametsak buruan geratzen direnean ametsak baino ez dira, baina errealitate bihurtzen direnean orduan betirako geratzen dira bihotzean.

Erakusketan Tutankhamonen sarkofagoa, Ramses II.aren eta Nefertariren fatxadak ikusteko aukera izan zuten eta hori guztia ordu beteko iraupena izan zuen bisitari esker eta Egiptoko bizimoduari buruz bitxikeria ugari kontatu zituzten gidariei esker.

Zuek ere antzinako Egipto hobeto ezagutu nahi baduzue ez galdu aukerarik eta bisita egitera anima zaitezte. Erakusketa Gabonak arte egongo da ikusgai.


Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...