2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
Ura aurrezten adituak gara!
Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko interaktibo batekin aritu gara jolasean. Eta bikain aritu ere, aurtengo irabazleak gaituzuelako.
2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea
Orri-markatzaileak
Gaurkoan Unaxek egin dituen orri-markatzaile batzuk ekartzen dizkizuegu. Denak ezberdinak eta oso politak. Anima zaitezte etxeko liburuak apaintzen!
2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena
Ortua zaintzen
Maddik Zallako Tipulak eta tomateak landatu ditu bere ortuan. Gure ikastolako familiek ondo dakite zein garrantzitsua den gertuko barazkiak kontsumitzea.
AIRE BEROA / AIRE HOTZA
Airearen ezaugarrietako bat tenperaturaren aldaketa da. Aire beroa aire hotzagoa baino arinagoa denez, gora igotzen da. Aire hotza, berriz, astunagoa denez, behera joaten da. Airearen korronte aldaketa hauek oso nabariak direnean, ekaitzak, urakanak edota tornadoak sor daitezke.
Airearen aldaketa horiek ondo ikusteko esperientzia bat egin dute gure ikasleek eta hau izan da emaitza:
Airearen aldaketa horiek ondo ikusteko esperientzia bat egin dute gure ikasleek eta hau izan da emaitza:
2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea
DANBORRADA
2020ko danborrada berezia izan arren, anima zaitezte gurekin parte hartzera! Andereño Mirenek erritmoa ondo eramateko bideoa grabatu du. Horretaz gain, Amurrioko eta Aiarako topaketak ere dituzue hemen.
Gogoratu!Alkandora zuria, praka bakeroak, zapia, txanoa, amantala eta nola ez danborra. Anima zaitezte eta argazkia edo bideoa bidali!
Danborrada
Gogoratu!Alkandora zuria, praka bakeroak, zapia, txanoa, amantala eta nola ez danborra. Anima zaitezte eta argazkia edo bideoa bidali!
Danborrada
2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala
Itxialdia osasuntsu igaro
Itxialdi honetan osasungarriak diren ohiturak zaintzea ezinbestekoa da. Kirola egiteaz gain barazkiak eta frutak sarri jatea oso gomendagarria da. Horretan aditua dugu Unax. Zein gozoa prestatu duzun hamaiketakoa!
2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea
2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena
Baratze bat nahi dizut egin🎶
Itxialdi honetan etxean baratze txiki bat antolatzea ideia zoragarria izan daiteke. Hori da hain zuzen ere Noari bururatu zaiona. Berak lekaleak aukeratu dituen arren, aukera ederra izan dezakezue etxean dituzuen hazi desberdinak landatzeko: kalabazarenak, sagarrarenak...
Airea eta bizidunak
Gure ikasleak etxean egon arren, langile ari dira txanelako gaiarekin aurrera egiten. Egindako esperientziei esker biriken funtzioa zertan datzan hobeto ikusteko aukera izango duzue. Zer gertatzen da airea arnasten dugunean? Eta kanporatzean?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Ura aurrezten adituak gara!
Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...
-
Arabako eskualdeak hobeto ezagutzeko aukera duzue hemen. Gaelek egin duen mapa honi esker ziur orain Aiaraldea non dagoen jakingo duzuela. ...
-
Amerindiarrak, bizi ziren lurraldearen baldintzetara ezin hobeto egokitu ziren, eta horren eredua ikus dezakegu Enekok egin dituen bi eskul...
-
Lur planetak baliabide ugari eskaintzen dizkigu, baina baliabide horiek amaitu ez daitezen, gure esku dago materialei bigarren aukera bat em...