2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

DANBORRADA

2020ko danborrada berezia izan arren, anima zaitezte gurekin parte hartzera! Andereño Mirenek erritmoa ondo eramateko bideoa grabatu du. Horretaz gain, Amurrioko eta Aiarako topaketak ere dituzue hemen.
Gogoratu!Alkandora zuria, praka bakeroak, zapia, txanoa, amantala eta nola ez danborra. Anima zaitezte eta argazkia edo bideoa bidali!

Danborrada


2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Itxialdia osasuntsu igaro

Itxialdi honetan osasungarriak diren ohiturak zaintzea ezinbestekoa da. Kirola egiteaz gain barazkiak eta frutak sarri jatea oso gomendagarria da. Horretan aditua dugu Unax. Zein gozoa prestatu duzun hamaiketakoa!

AIREAREKIN JOLASTEN

Gaurkoan Alainen eskulan batzuk ikusiko ditugu. Hirugarren mailako ikasleak artista batzuk dira.



2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Baratze bat nahi dizut egin🎶

Itxialdi honetan etxean baratze txiki bat antolatzea ideia zoragarria izan daiteke. Hori da hain zuzen ere Noari bururatu zaiona. Berak lekaleak aukeratu dituen arren, aukera ederra izan dezakezue etxean dituzuen hazi desberdinak landatzeko: kalabazarenak, sagarrarenak...
Animatu zaitezte! 

Airea eta bizidunak

Gure ikasleak etxean egon arren, langile ari dira txanelako gaiarekin aurrera egiten. Egindako esperientziei esker biriken funtzioa zertan datzan hobeto ikusteko aukera izango duzue. Zer gertatzen da airea arnasten dugunean? Eta kanporatzean?

Ura aurrezten adituak gara!

Beste urte batez Kantauriko Urkidetzak antolatu duen ekimenean parte hartu dugu. Aurten ezin izan garenez Izoriako araztegira joan joko inte...